«

»

Oct 05 2018

MAHAI-INGURUA. Errealitate areagotua: zelan sortu espazio eszeniko bat irudien bidez.

Teknologia berriei esker edozein irudi (egongela bat, baso bat, zerua, hodeiak…) proiekta dezakegu pantaila edo elementu eszenografiko gorpuzdun batean eta errealitate areagotuaren magiak sinestarazten digu egongela horretan gaudela, baso horretan, zeru horretan edo hodei horietan, edo interpretearen errealitatea irudimenezko marko horretan sar dezake, edo proiektatutako bideoaren barruan agertzea ahalbidetu dezake.

Elkarrizketaren eta hizlarien hitzen ildoaren abiapuntua umeentzako ikuskizun bat sortzea izango da, non denek elkarlanean aritu ziren: Hasieratik zeukaten argi proiekzioak erabiliko zituztela? Zergatik aukeratu dute proiekzioa ideia hori transmititzeko? Proiezkioa eta argiak eszenografiatzat hartzen dituzte? Nork sortu ditu irudiak eta zein izan da oinarrizko eskema? Zein eredu erabili da? Eszenatokian eraikitzea merkea izan da? Kostuak garestitzea edo merkatzea ekarri du? Zein arazo aurkitu dituzte proiektua egitean (adibideak)? Sistema horrek, muntaketa egiteko epeak laburtu edo luzatu egiten ditu? Zein gutxieneko baldintza dira ezinbestekoak? Zein material probatu dira? Zein material erabili dira? Zein harreman ezartzen du sistema horrek argiekin eta soinuarekin?

Hizlariak:

-GALDER PEREZ, antzerkiko eta irratiko programen egilea, aktorea eta zuzendaria. Sorkuntza-prozesuaren adibidetzat hartu den antzerki-lana idatzi eta zuzendu zuen, eta taldeko kide guztiak koordinatu zituen diseinuaren prozesuan eta entseguetan.

SOCIAL SOUND, mapping-irudiak eta soinu-bandaren sortzaileak. Hauek dira kideak: DIANA FRANCO EGUREN (Tabakalerako Kultura Digitala eta Teknologia Laborategiko arduraduna) eta FABIÁN MORALES SÁNCHEZ (Ikus-entzunezkoen ekoizlea eta teknologien aztertzailea soinuak, objektuak eta irudiak sortzeko. Social Sound – Ikus-entzunezko Ingurune Interaktiboen Kooperatibako fundatzaileetako bat).

-ALFONSO ROMERO: Dekoratuen diseinatzailea eta eskultore eszenografikoa zinemarako, telebistarako, antzerkirako eta jolas-parkeetarako.

-JOHN LUHMAN ECHEBARRIA: Argitzailea eta luminoteknikaria zuzeneko ikuskizunetan. Ikuskizun honetako sorkuntza-prozesuko argien arduraduna eta koordinazio teknikoaren arduraduna geroko biran.

Moderatzailea:

-ELÍAS OTAOLA GALLARDO: Social Antzokiko buru teknikoa, prestatzailea eta ATAEko presidentea.

Eguna: 2018-10-19

Lekua: Ibaiondoko Udaltegia (La Bolsa)

Ordutegia: 10:00 – 13:30

Matrikula: info@atae.org

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>