«

»

Jan 11 2019

Topagune Teknikoa: Tecnología detrás de un musical

Topagune Teknikoa: Tecnología detrás de un musical (Diseño de escenografía e iluminación de “Gau Magikoa”)

Data:            2019ko urtarrilaren 29

Ordutegia:   17:00-21:00

Hizlaria:       Koldo Belloso

Izena ematea:  info@atae.org

Prezioa:          sarrera dohan*

Plaza mugatuak:     25.

Non:    Bilbao Eszena.

            Juan de Gardeazabal, 3

            (Fikako kantoian.(Bilbao)

Gau Magikoaren eszenografia erabat 3Dn sortu zen eta ingurune inguratzailea sortzeko diseinatutako berariazko pantailetan proiektatu zen.

 

Topagune Tekniko honetan, sormen prozesua zehatz-mehatz explikatuko da.

-Gidoiaren irakurketa eta ulermena, estilo bisualaren bilaketa, proposamen eszenografikoak.

-3D edukien sortzea, animazioa, efektu atmosferikoak eta alegiazko eszenen argiztapena.

-Proiekzio teknikak (geometriaren doitzea eta blendig-a), eszenen argiztapenaren diseinua.

Ulermen hobea eskuratzeko, proiektuaren azalpena praktikoa izango da. Horretarako, emanaldietan erabilitako ekipoak eta eszenografiaren maketa bat erabiliko dira.

(*)Sarrera doainik den arren, ezinbestekoa da 5 €ko bermea ordaintzea izena ematean.

Diru kopuru hori osorik itzuliko zaie soilik Topaketa Teknikoan

plaza okupatuko duten profesionalei.

Plaza gordetzeko aipatutako 5 € ATAEren kontu korrontean ingresatu behar dira:

Kutxabank (BBK-Kutxa-Vital): ES04 2095 0000 70 9103906098;

Plazak emango dira ikastaroaren matrikularen zenbatekoa ATAEren kontutan sartzearen ordenaren arabera (“Kontzeptua” atalean ikaslearen izena jarri behar da eta datuak(izen-abizenak, NAN, helbide postala, telefonoa, e-maila)  info@atae.org  helbidera bidali.

Antolatzailea: Bilbao eszena

Koordinatzailea: ATAE

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>