«

»

Jan 08 2019

Ikastaroa: Autogestión Express Básica

Ikastaroa: AUTOGESTION EXPRESS BÁSICA

(Cómo enfocar tu proyecto cultural para que sea viable dossier+promoción+distribución, etc.)

Data: 5-2-2019

Ordutegia: 10:00-14:00 horas

Non: Bilbao Eszena (Juan de Gardeazabal, 3-esquina con Fika. Bilbao)

Irakaslea: Jemima Cano

Helburua:

Partehartzaileari proiektuen salmentarako oinarrizko ezagutzak irakatsi, bezeroa aurkitu eta konbentziteko euren proposamenak denboran zehar kokatuz, deskribatuz eta zabalduz . Aurre-salmenta egiteko materialen sorkuntzatik hasita, gerturatze desberdinetatik abiatuz salmenta zikloa osatu arte arituko gara, ala nola, promozio digitalak eta fisikoak posizionamenduari nola eragiten dion ikusiz eta salmenta-ondorena nola kudeatu bezero sare bat osatzeko. Aurrekontu egokiak prestatu, dosierrak enfokatu eta finantzaketa alternatiboa  lantzeko  metodologiak elkarbanatuko dira (crowdfunding eta esponsorizazioa, nagusiki).

Hartzaileak:

Disziplina anitzetako artistak, produktoreak eta ,orokorrean, kultura proiektuen ekintzaileak

roiektua aurrera atera nahi baduzu eta laguntza behar baduzu boloak bilatzeko, proposamenak enfokatzeko eta banaketa antolatzeko, ikastaro hau zuretzako egokia da.

Edukinak:

  • Ikasi zure produktua etiketatzen, zure merkatua topatu, konpetentzia ezagutu.
  • Nor da zure bezeroa (erreala, erdikoa eta azkena)
  • Zure bezeroa konbentzitu (mail-ak, sodierrak, deiak, bilerak, feriak eta ekitaldiak)
  • Banaketaren kronograma
  • Promozioa (dosierra web-ean, sareetan eta newsletter-ak)
  • Proiektu bat prestatu (kontzeptua, epaia, aurrekontua)
  • Kanpora atera (internazionalizazioaren abc-a)
  • (Bestelakoak: non bilatu deialdiak eta sare eszenikoak)

Izena emateko epea: 2019ko otsailaren 1, edo plazak bete arte. Leku mugatuak

 

Matrikularen prezioa:

ATAEko eta bazkideak eta elkartutako Empresa bakoitzaren lehen ikaslea………30 €

Bilbao Eszenako erabiltzaileak ……………………………………………………………………………35 €

Bestelakoak …………………………………………………………………………………………………………40 €

 Matrikulazioa: Plazak  emango  dira ikastaroaren matrikularen zenbatekoa ATAEren kontutan   sartzearen  ordenaren  (Kutxabank: ES04 2095 0000 70 9103906098). “Kontzeptua” atalean ikaslearen izena jarri behar da eta datuak(izen-abizenak, NAN, helbide postala, telefonoa, e-maila) eta curriculuma info@atae.org helbidera bidali.

 Matrikulren zenbatekoaren itzulketa: Onartuak ez diren ikaslegai guztiei matrikularen zenbateko osoa itzuliko zaie. Antolatzaileek matrikularen zenbatekoa itzuliko dute eskaera justifikatuta dagoenean. 2019-1-251tik aurrera aurkeztutako eskariek ez dute dirua itzultzeko eskubiderik ango.

ATAEk (Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte  Profesionala) eta Bilbao Eszenaren laguntzarekin

antolatzen du ikastaro hau.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>