«

»

Jan 08 2019

Ikastaroa: Autogestión Económica y Legal para dummies de la cultura

Ikastaroa: AUTOGESTIÓN ECONÓMICA Y LEGAL PARA DUMMIES DE LA  CULTURA

(Economía, puesta en marcha, otras vías de financiación y sostenibilidad)

Data: 5-2-2019

Ordutegia: 15:00-19:00 (4 horas lectivas)

Non: Bilbao Eszena (Juan de Gardeazabal, 3-Fikako kantoian. Bilbao)

Irakaslea: Jemima Cano

Helburua:

Partehartzaileari proiektuen kudeaketarako oinarrizko ezagutzak helarazi honako helburuekin: euren kultura proiektuak aztertu, bideragarritasuna neurtu, ezagutarazi, proiektua saldu eta egunerokotasuna modu eraginkorrean, jasangarrian eta legalki egokian kudeatu.

Ikastaroak teknikari eta sortzaileak animatu nahi ditu euren proiektuak industriarako produktutzat sortzera, non “ustiapena”, “kaudimena”edo “jasangarritasuna” kontzeptuak beharrezkotzat eta positibotzat ulertzen diren.

Partehartzaileak euren “kultura negozioen” kudeatzaile eraginkorrak bihurtzea da xedea.

Hartzaileak:

Disziplina anitzetako artistak, teknikariak, produktoreak eta ,orokorrean, kultura proiektuen ekintzaileak

Ikastaro hau egokia duzu zure kabuz lan egiten baduzu,  zure nomina ez baduzu ulertzen, autonomo nola egin zalantzak badituzu, burokraziarekin korapilatzen bazara, bez-a  pfez-arekin nahasten baduzu edo zure proiektuarentzako finantzaketa alternatiboa behar baduzu.

Edukinak:

  • Entitate juridikoak (kultura elkartetik S.M.-ra. Zein aukeratu une bakoitzean)
  • Alta ematea
  • Faktura (Nola egin, nola izan kontrola)
  • Zergak (oinarrizko ezagutzak arazoak ekiditeko)
  • Egoitza elektronikoa
  • Oinarriko legedia (kontratu motak, nola irakurri)
  • Jardueraren aurrekontua ( ekonomia aurreikusi jasangarritasuna bilatuz )
  • Bestelako finantzabideak: sponsorizazioa, crowfunding-a, etc.

Izena emateko epea:

2019ko otsailaren 1, edo plazak bete arte  Leku mugatuak

Matrikularen prezioa:

ATAEko eta bazkideak eta elkartutako Empresa bakoitzaren lehen ikasl…….30 €

Bilbao Eszenako erabiltzaileak …………………………………………………………………….35 €

Bestelakoak ………………………………………………………………………………………………….40 €

Matrikulazioa: Plazak  emango  dira ikastaroaren matrikularen zenbatekoa ATAEren kontutan   sartzearen  ordenaren  (Kutxabank: ES04 2095 0000 70 9103906098). “Kontzeptua” atalean ikaslearen izena jarri behar da eta datuak(izen-abizenak, NAN, helbide postala, telefonoa, e-maila) eta curriculuma info@atae.org helbidera bidali.

Matrikularen zenbatekoaren itzulketa: Onartuak ez diren ikaslegai guztiei matrikularen zenbateko osoa itzuliko zaie. Antolatzaileek matrikularen zenbatekoa itzuliko dute eskaera justifikatuta dagoenean. 2019-1-251tik aurrera aurkeztutako eskariek ez dute dirua itzultzeko eskubiderik ango.

ATAEk (Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte  Profesionala)

eta Bilbao Eszenaren laguntzarekin antolatzen du ikastaro hau.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>