«

»

Jan 02 2009

Programa

 

2009ko martxoaren 24an

9:30 Akreditazioa eta dokumentazioa banatzea
10:00-10:30 Jardunaldien aurkezpena

  • Administrazioa: Jardunaldiak babesten dituzten Administrazioen ordezkarien mintzaldia
  • ATAE: Elkartearen partaide baten mintzaldia. Jardunaldien helburua
10:30-11:00 Laneko Gaitasunak Arte Eszenikoetan

Arte Eszenikoak Kualifikazioen Nazio Katalogoan

  • Indarrean dauden kualifikazioak
  • Aztergai dauden kontrasteak

Laneko Gaitasuna Ezagutzeko Egitura

Hizlariak:

  • Isabel Sequi and. Hezkuntza, Giza Politika eta Kirolaren Ministerioko INCUALeko Arte eta Artisautzen familia Profesionalaren Koordinatzaile Metodologikoa.
  • Luis Herrero jaun. Lanbide Hezkuntzaren Kalitatea eta Gaitasuna Egiaztatzeko Euskal Agentziaren Gaitasuna Ezagutzeko Sailaren arduraduna.

Edukinak:

INCUALeko partaide batek (Instituto Nacional de Cualificaciones Profesionales) aurkeztuko du lehen gaia, Estatu mailan dagoen egoera deskribatuz.

Eusko Jaurlaritzaren Lan Hezkuntzaren Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Agentziako partaide batek hartuko du bigarren atalaren ardura, Euskal Herriko Erkidego Autonomoan Komunikazio, Irudi eta Soinu ataletan izan den garapena azalduz.

11:30-12:00 Atsedenaldia – Gosaria
12:00-13:00 Zuzeneko ikuskizunen teknikarientzako prestakuntza

Titulazioak. Berezko titulazioa duten eskolak

Hizlariak:

  • Patxi Larrañaga jauna, CTEko uzendaria (INAEM-Kultura Ministerioa).
  • Jordi Planas jauna, Bartzelonako Institut del Teatreko ESTAEko zuzendaria.
  • Ramón Aparicio jauna, Andaluziako Arte Eszenikoen Ikasketa Zentruko Koordinatzailea. Kultur Saila.

Edukinak:

Zuzeneko ikuskizunen teknikarien prestakuntza.

Espezializatutako eskolen berezko titulazioak. Titulazioen ezagutza eta balizko konbalidazioak.

Europarekin bat egitea. Etorkizuna.

13:00-14:00 Mahai ingurua

Mahai inguruaren helburua da, behin hizlari ezberdinen Laneko Kualifikazioa, Laneko Gaitasunaren Ezagutzea eta Prestakuntza inguruko ekarpenak entzunda, sektorearen egoeraren mapa egitea, ahalik eta zehatzena.

Alde batetik, asmoa da teknikarien benetako egoera argitzea eta, bestetik, etorkizunean jorratuko diren bideak ezartzea.

14:00-16:00 Bazkaria
16:00-17:00 Lan Arriskuen Prebentziorako Legea

LAPL zuzeneko ikuskizunetan:

  • Inplikatutako agenteak
  • Prebentzio-planak
  • Sektorearen berezitasunak: espazio iraunkorrak, espazioak alokatzea, azpikontratatutako enpresak, etab.
  • Erakundeen babesa: ez betetzeeen aurreko protesta motak

LAPL ez betetzearen aurreko arduren banaketa.

Hizlariak:

  • Javier Moreno jauna, OSALANeko Eraikuntza Arloaren burua.
  • Garbiñe Biurrun andrea, Euskal Herriko Justizia Tribunal Gorena (gomendutako hizlaria: Garbiñe Biurrun And., Euskal Herriko Justizia tribunal Goreneko Magistratua eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle elkartua).
  • Manuel Velázquez jauna, Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren burua.
  • José Luis Martínez jauna, APMren zuzendari-kudeatzailea.

Edukinak:

Nahiz eta iada denbora luzez indarrean izan, eta ez betetzeak ekar ditzakeen ondorioak jakin, askotan hautsitako legea dugu LAPL, gehienetan bere edukina ez ezagutzeagatik edo gaizki interpretatzeagatik.

Zuzeneko ikuskizunen berezitasunak direla-eta, lotura bereziak ezarri egiten dira elementu desberdinen artean: areto iraunkorrak, tokiko Administrazioen eremuak, berezko langileak, azpikontratatutako langileak, kanpoko enpresek alokatutako espazio iraunkorrak, etab. Horrek eragiten du txarto ezagutuak edo ezjakinak diren arriskuaren aurreko erantzunkizunen banaketa.

Txosten hauen bitartez, Jardunaldi hauen asmoa da arriskuaren kudeaketa eta prebentziorako gaitasun esparru argia ezartzea eta, era berean, ez betetzearen arduradunen definizio bat lortzea, ahalik eta zehatzena, tribunaleei dagokienez.

18:00-19:00 Mahai ingurua

Mahai inguru honen helburua da segurtasuna eta prebentzioa lotzea eta baita zuzeneko ikuskizunetan parte hartzen duten agente guztiek ezagutu behar dituzten oinarrizko puntuak ezartzea.

2009ko martxoaren 25ean

10:00-11:00 Arte Eszenikoen Teknikariak Lan Legedian

Esparru hitzarmen eza eta zuzeneko ikuskizunen teknikariak babesten dituzten hitzarmenak

  • Besteen konturako langileak eta langile autonomoak
  • Esparru hitzarmen bat sortzeko aukerak
  • Ikuskizunen arloko areto iraunkorren eta tokiko administrazioen hitzarmenak

Hizlariak:

  • UGT: Jesús Durango Meléndez jauna.
  • CC.OO.: Teresa Luque andrea, Kulturako atal sindikalaren zuzendaritzako kidea. INAEMeko lan osasun sailaren arduraduna.
  • CGT
  • CNT
  • CSIF: Ángel L. Mauri Santiuste jauna

Edukinak:

Arte eszenikoen langile ezberdinak batzen dituzten ofizioen ezaugarriak hartzen dituen legerik ez dagoenez, Jardunaldi hauen asmoa da, txostenen bitartez, teknikariek bizi duten egoera isladatzea eta gaur egun dituzten gabeziak konpontzeko balizko irtenbideak asmatzea.

11:00-12:00 Administrazio Publikoak eta zuzeneko ikuskizunen espazio eta langileen kudeaketa

Plantillako langileak

Azpikontratatutako enpresak

Administrazioaren kontrola

Hizlariak:

  • Pablo López jauna, INAEMeko Idazkari Nagusia-Kultura Ministerioa
  • Gerardo Ayo jauna, Red Española de Teatros, Auditorios, Circuitos y Festivales de Titularidad Públicaren presidentea
  • Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
12:00-13:00 Atsedenaldia – Gosaria
12:30-13:30 Enpresak eta konpainiak: zuzeneko ikuskizunen teknikariekiko lan harremana

Plantilla finkoa eta kontratazio etenak

Praktikak egiten dabiltzan langileak

Prestakuntza

Hizlariak:

  • FAETEDA: Isabel Vidal andrea
  • ESKENA
  • EUPREL: Euskal Promotoren Elkartea

Edukinak:

Merkatuaren egokitzeak eta kudeaketa ekonomiko ona lortzeko beharrak aurreztera bultzatzen ditu enpresak, eta horrek kontratatutako teknikariengan ere eragina dauka.

Enpresek aurre egin behar duten betebeharrak ezagutu ezkero, hobeto uler daiteke kontratatzailea eta kontratatuaren artean ezartzen den harremana.

13:30-14:30 Mahai ingurua

Mahai inguru honen helburua da arte eszenikoen teknikarien kontratazio-prozesuan parte hartzen duten alderdi guztien ikuspuntu desberdinak bateratzea.

14:30-16:30 Bazkaria
16:30-17:00 Teknikarien Elkarteak

Teknikarien elkarteen papera. Teknikarien Elkarteen Koordinakundea

Elkarteek lan arriskuen prebentzioan jokatzen duten papera: irregulartasun txostena.

Hizlariak:

  • ATAE
17:00-18:30 Mahai ingurua

Mahai inguruan hartuko dute parte Estatuko teknikarien elkarte guztien ordezkariek. Elkarte bakoitzaren eta helburu eta lorpenen aurkezpen laburra. Lan amankomuna egiteko aukera. Egitasmoak.

18:30-19:00 Ondorioak

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>