«

»

Jan 02 2009

Aurkezpena

Datozen martxoaren 24an eta 25ean, arte eszenikoen teknikariok mementu historikoa biziko dugu. Gure lehen Jardunaldi Profesionalak ospatuko ditugu, zuzeneko ikuskizunen arloko agenteek lagunduta. Gure egoera hobetzeko zer egin dezakegun galdetzeari uzteko garaia heldu zaigu, eta nahi dugun hori lortzeko oinarriak jartzekoa ere. Txostenak azaldu, eztabaidatu eta aztertu ondoren, gure asmoa da ondorioak ateratzea, hauekin, gero eta etorkizun hurbilago batean, oinarrizko hiru puntu hauek lortzeko bidean abiatu ahal izateko: lan arautzea; prestakuntza arautua eta segurtasunari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko legedia betetzea.

Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionala-ATAE duela sei urte eratu zen oso helburu zehatzekin, zuzeneko ikuskizunen teknikarien laneko egoerari dagokionez:

  • Arte Eszenikoekiko dugun konpromiso pertsonal eta profesionala hedatu.
  • Gure lanari duintasun publiko eta profesionala eman.
  • Teknikarien lan baldintzak hobetu, erakunde sindikalen esparrutik kanpo.
  • Ikerketa, ikasketa eta prestakuntza sustatu, elkarrizketarako foro amankomuna osatuz.
  • Arte Eszenikoen arloan parte hartzen duten giza-elementu eta kolektibo guztiekin harremanak ezarri eta elkarlanean aritu.

Zazpi urte hauetan zehar, ATAEk Estatu espainoleko autonomi erkidego ezberdinetan dituen 270 bazkideek ezagutu ahal izan dute hasierako proiektoa nola hasi eta garatu egin den, bazkideen kopurua handiagotu den erritmo berean.

2007an aurrerapausu handia eman genuen Gure Lanbidearen Duintasunaren Alde Galda Daitezkeen Gutxienezko Baldintzen Akordioaren onarpenarekin, gero teknikarien beste elkarte batzuek eztabaidatu zuten dokumentua.

Gaur egun, oso garai bizia dugu Arte Eszenikoen arloan. Administrazio zentralak gure arloko lanbideak arautzeari ekin dio, Nazio Katalogoan lehen kualifikazio profesionala sartzearekin eta Laneko Gaitasuna Ezagutzeko Egiturak abian jartzearekin. Hasi berriak dira ekimen hauek, eta etengabeko bilakaeran daudela esan dezakegu.

Bizitasun hori antzeman dezakegu, baita ere, Erkidego batzuek heziketa arautua bilduko duten Arte Eszenikoen Goi Zentroak martxan jartzeko hasitako proiekto desberdinetan (Euskadi, Valentzia…)

Eta ezin dugu ahaztu funtsezko mugarria den Arte Eszenikoen Estatuko Komitearen sorrera. Ataekaria aldizkariaren 33. alean zabal azaldu genuenez, Kultura Ministerioaren INAEMen gonbiteari esker, ATAE Komite horren bazkidea baita.

Teknikariek Arte Eszenikoekiko duten konpromiso pertsonal eta profesionalean gogoz sinisten dugu. Ziur gaude errepika ezinezko aukera bizi dugula gure lanbideek behin betirako arautzea lortzeko eta uste dugu, abagune historiko honetan, funtsezkoa dela inplikatutako guztiek ausnarketa egitea.

Teknikariok zuzeneko ikuskizunen zati garenez, ATAEk Arte Eszenikoen Teknikarien I. Jardunaldi Profesional hauek antolatzen ditu, prozesu honetan inplikatuta dauden agente desberdinak parte hartuko duten eztabaidarako foro bihurtzeko asmoarekin, funtsezko helburuak lortzen saiatzeko:

  • Ahalik eta informazio gehien bildu, aztertu eta teknikarien artean zabaldu.
  • Analisi hori partekatu Arte Eszenikoen beste partaide guztiekin.
  • Administrazioari lortutako ondorioak helarazi, teknikarien eritziak kontutan hartuta izateko etorkizuneko Arte Eszenikoen eta Musikaren Legea idazteko unean.

Gure lanbideetan ez dago ez araudirik ezta ikasketa arauturik ere. Eta guzti horretatik mendeetako arazoak datozkigu, zuzeneko ikuskizunen arloko agente guztien arteko elkarlan eta komunikazio onaren oinarriak ezarriz konpon zitezkeenak.

Orain aurkezten dizkizugun Jardunaldi hauen xedea hori dena lortzea da, eta Arte Eszenikoen profesionalen zereginen inguruan etengabe izaten diren zalantzetariko batzuk argitzea ere. Hori dela-eta, bertan parte hartze esanguratsua izatea espero dugu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>