Zein da ATAE

ATAE Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionala da, zuzeneko ikuskizunen espezialitate tekniko guztien langileek osatua. 2002ko urtarrilaren 8an sortu zen eta Estatu osoko 300 teknikari inguru eta sektoreko hainbat enpresa biltzen ditu.

Helburuak:

  • ·         Pertsona eta profesional gisa Arte Eszenikoekin dugun konpromisua zabaltzea.
  • ·         Publikoki eta profesionalki ere gure lanari duintasuna ematea.
  • ·         Arte eszenikoetako teknikarien lan baldintzak hobetzea, erakunde sindikalen eskumenen esparrutik kanpo dauden alorretan.
  • ·         Ikerketa, ikasketa eta prestakuntza sustatzea, elkarrizketarako foroa osatuz.
  • ·         Arte Eszenikoak osatzen dituzten eta bertako kide diren giza elementu guztiekin erlazioak ezartzea eta elkarlanean aritzea.
  • Autonomi Erkidegoen hizkuntz guztiak giza-baloretzat hartzen ditugunez, Elkarte barruan hizkuntzon garapen osoa lortu nahi dugu.

 ATAEren zerbitzuak:

  • Aholkularitza fiskala eta laborala.
  • Formakuntza: ikastaro bereziak et bibliografi-funtsa.
  • Web orria: Profesionalen arteko topagunea. Gure arloko berrien zabaltzea. Lan eskeintzak.
  • Irregulartasun agiriak bideratzea: datuen bilketa, lege-araudia ez betetzeagaitik elkartekideek aurkeztutako kexen kontrola eta jarraipena.
  • Bazkide txartelaren bitarteko deskontuak: ikuskizun aretoak eta antzokiak, hotelak, jatetxeak, espezializatutako dendak (lanerako jantziak, makillajea, ileapaindegiak, argitaletxeak…) prebentziozko medikuntza eta errehabilitaziozkoa.
  • Ataekaria aldizkaria: hiruhilabetekaria.

 Finantzabideak:

ATAEren diru-sarrera nagusia da elkartekideeen eta enpresa laguntzaileen kuotak.

  • Elkartekide numerarioen kuota: 30 € hiru hilean behin.
  • Enpresa laguntzaileen kuota: 100 €  hiru hilean behin.